Gaur amets bat bete dut.
Orain dela 5 urte Eduardok Durga oparitu zidan oraindik bere amaren sabelean zegoelarik.
Harrez geroztik beti amets egin dut berarekin ibiliko nintzen momentuarekin eta ametsa errealitate bihurtu egin da.
Alishek atzo proposatu zidan mendira ateratzea Durga nahiko heldua ikusten baitu eta horrela izan zen.
Rantxitotik Agarrearaino igo ginen oso ongi. Txuindo aldera abiatzen ari ginela etxeko jitea erakutsi zuen eta bat batean korrika atera zen aldapan gora berriro etxeruntz nik kontrolatu ezinik. Alish eta biok zaldietatik jaitsi eta uhalarekin Txuindoraino joan ginen.
Handik aurrera Durga primeran portatu zen eta ez zuen ezer arrarorik egin. Peñari buelta eman genion eta Bartolome bazelizara iritsi ginen.
Argazkia momentu horretakoa da.Etxerako bidean, aldapan behera, Durga aurrean jarri genuen eta eten gabe frenatuz jaitsi ginen. Dena den ederki moldatu ginen eta konfidantza ikaragarria eman zidan Durgak.
Poz-pozik nago.
domingo, 4 de marzo de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario