Visitas

contador web gratis

Archivo del blog

Laguntzen ez duten lagunak

Nuestra kasa y las kosas ke pasan a su alrededor....
dejanos tu komentario en agarrea.com

miércoles, 9 de mayo de 2012

UDAREONDOAK LORETAN

Bada bigarren udaberria udareondoendako eta jada loretan jarri dira. Erne ibiliko naiz lore bakoitzetik udare bana atera ez dakien, bestela adarrak apurtu egingo dira.
Momentuz ederrak.



martes, 1 de mayo de 2012

BARATZEAREN URESTATZEA


100 metro mangera jarri ditut baratzea urestatzeko. Beste 100 metro erosi nituen tantaka ura banatzeko.
Lurra oso bustia dagoela aprobetxatuz belarra eta lurra moztu eta mangera ezkutatu egin nuen.Asmoa bada udan lan gutxiago egitea. Ikusiko dugu.


sábado, 21 de abril de 2012

LIZARREN 1. URTEBETETZEA

Lizarrek urte bat dauka eta ospatu genuen merezi duen bezala.
Aiton-amonak, osabak, izebak, lehengusu eta lehengusinak, lagunak... jende pilo bat elkartu ginen.
Zorionak maitea!!
 



sábado, 31 de marzo de 2012

LIZAR PETRAREN GAINEAN


Hori estiloa, baietz!

viernes, 30 de marzo de 2012

MARRUBIAK

Hain goxuak ateratzen direla ikusita gehiago jarri ditugu.

miércoles, 28 de marzo de 2012

EGUNA LUZATUZ DOA II

Eta oraindik 3 hilabete falta dira udarako.

domingo, 25 de marzo de 2012

ASTEBURU POLITA

No comment



REAJUNTANDO EL TXOKO

Dentro de los trabajos que están haciendo Peluso, Kepa, Txes y Jon uno ha sido reajuntar parte de la piedra del txoko así como toda la del balcón de la planta de abajo de Peluso. He aquí parte del resultado y un momento del merecido descanso.
También movimos la regruesadora regalada en tiempos por Gabriel. Pesa un huevo y medio y tuvimos que poner rodillos de madera para poder moverla.

jueves, 22 de marzo de 2012

domingo, 18 de marzo de 2012

LUR BAINERA


Kepa eta Renata baratze berria egiten ari dira. Eduardok lur bainera bat oparitu die.
Ez zen erraza izan kamioia sartzea baina azkenik lortu genuen.
Orain 25 tonak sakabanatu behar dira.

sábado, 10 de marzo de 2012

BARATZE BERRIA

Iaz baratzea arrakasta bat izan zen. Urte osoan zehar jaten ari gara bere fruituak.
Aurten leka gehiago jarri nahi dugu eta horretarako beste bankal berri bat egin dut.
Hau da prozesua:

Lehen egurrak jartzen dira laukizuzena lortzearren. Egurrak gordeta ditugu Eduardok eta biok aspildidanik soroaren txoko batean.
Gero oilategi sarea jartzen da dena estaliz. Helburua da satorrei sartzea ekiditea.

Bi tirak jarrita daudenean "josi" behar dira zirrikiturik ez uzteko. Erdian bridak erabiltzen ditut.

Alboetan iltzeak eta listoiak.

Kepa eta Renata beste bankal batzuk ere ari dira egiten. Loreak, baratzea eta landare aromatikoak jartzeko asmoz. Hiruron artean lur onaren bila joan gara eta bi bidaia egin ditugu. Bat beraientzat eta beste bat guretzat. Oso lur ona dago ezponda horretan orain dela 8 bat urte Fernandok ongarri asko bota zuelako.

Hau da lehenengoa. Gaurkoz ez dugu gehiago ekarri baina 2 gehiago beharko ditudala uste dut.

domingo, 4 de marzo de 2012

LEHENENGO PASEOA DURGAREKIN

Gaur amets bat bete dut.
Orain dela 5 urte Eduardok Durga oparitu zidan oraindik bere amaren sabelean zegoelarik.
Harrez geroztik beti amets egin dut berarekin ibiliko nintzen momentuarekin eta ametsa errealitate bihurtu egin da.
Alishek atzo proposatu zidan mendira ateratzea Durga nahiko heldua ikusten baitu eta horrela izan zen.
Rantxitotik Agarrearaino igo ginen oso ongi. Txuindo aldera abiatzen ari ginela etxeko jitea erakutsi zuen eta bat batean korrika atera zen aldapan gora berriro etxeruntz nik kontrolatu ezinik. Alish eta biok zaldietatik jaitsi eta uhalarekin Txuindoraino joan ginen.
Handik aurrera Durga primeran portatu zen eta ez zuen ezer arrarorik egin. Peñari buelta eman genion eta Bartolome bazelizara iritsi ginen.
Argazkia momentu horretakoa da.Etxerako bidean, aldapan behera, Durga aurrean jarri genuen eta eten gabe frenatuz jaitsi ginen. Dena den ederki moldatu ginen eta konfidantza ikaragarria eman zidan Durgak.
Poz-pozik nago.

miércoles, 29 de febrero de 2012

EPAITZA MARKATZEN

Urtero bezala monteroak Beorburura etorri dira.
Azaroan batzarrean etxeok egurra eskatu genuen. Hemen herrian epaitz esaten diote, euskeraz esaten den bezala, gehienak erdaldunak izanda ere. Hitz asko mantentzen dira euskeratik, seinalea orain dela ez asko herria euskalduna zela.
Aurte sei etxek eskatu dugu epaitz eta horrela egiten da:Aurrena zonaldea aukeratzen da. Normalean aurreko urtekoaren ondoan. Aurten iaz baino pixka bat gertuagotik aterako dugu. Behin erabakita nondik begiratzen da nola banatu eta batez ere nola antolatu ateratzea ahalik eta errezen izateko.

Montero batek esaten du ze zuhaitzak bota behar diren. Beste monteroak neurtzen ditu eta neurriak apuntatzen dira gero kubikatu ahal izateko. Etxe bakoitzari 10 tona inguru ematen zaizkio baina gero normalean adarrak ongi aprobetxatzen direnez gero tona gehiago lortzen dira
.
Aizkora berezi batekin enborrean marka bat egiten zaie eta oinarrian beste bat. Gaineran azken honetan aizkoraren beste aldearekin beste marka bat egiten zaio: GN (Nafar Gobernua). Bigarren marka hau beti utzi behar da agerian, zuhaitza beti honen gainetik moztu behar da. Horrela etorkizunean monteroak etortzen direnean ikuzkatzen duten botatzea ongi egin den eta beste zuhaitzak errespetatu diren.
Spray batekin ere zenbakiekin markatzen dira zuhaitz batzuk errazago ezberdindu ahal izateko epaitz ezberdinak. Monteroek taula batzuk dituzte errazago kubikatu ahal izateko. Batzuk diametroaren arabera altuera kontuan artu gabe, beste batzuk altuera bider diametroa... Ez dira oso zorrotzak baina azkenean esperientzia dute eta normalean asmatzen dute.
Monteroek irizpide kontserbanionista erabiltzen dute. Hau da, mantentzen dituzte zuhaitz sendoenak, trinkoenak, tenteenak eta irizpide hau askotan ez dator bat herriko batzuen irizpidearekin. Goizean zehar eztabaida ugari eman ziren honen inguruan: bota behar da hau, bakarrik meheak markatzen ditugu, handiagoak behar ditugu... Eskerrak monteroak etortzen direla.

LEHENENGO ALDIA BELARDIAN ETA ZALDIEN GAINEAN

Atzo goizean primeran egoten zen kalean. Haizerik ia ez eta tenperatura goxua, 17º inguru.
Manta atera eta Lizar lurrean jarri genuen. Berehala atera zen mantatik eta kuxkuxeatzera eta ikertzera abiatu zen Lizar. Belarrak hasieran kilimak egiten zizkion eta gero hain gustora.Gero zaldiak hurbildi ziren eta ogia eman ondoren eta Lizar lasaiago zegoenean Durga eta Solen gainean igo nuen. Gustora zegoela zirudien baina 5 zentzuak erne zituen badaezpada. Hasiera ona izan da. Noiz hasiko da ibiltzen?

martes, 28 de febrero de 2012

BARATXURIAK GORA

Izoztuta eta elurrak 2 astez estalita egon ondoren baratxuriak gora ari dira egiten. Batez ere egun eguzkitsu hauetan.

BARANDA JARRITA

Agian 2 baranda hauen lana izan da gehien kostatu zaidana. Hasieratik beldurra nion ekiteari. Zaila da bikain uztea, kalkulo asko egin behar dira eta burutu arte pausoak amaitezinak. Baina zorionez, poliki poliki egin ondoren jarrita dago eta gure ustez bikain geratu da: ederra eta sendoa.Barrote batzuk behean margotu nituen, Lizar superbisorea izanik.

Zuran egindako zuloak disimulatzeko arandelak erabili ditugu. Spray batekin margotu eta itsatsita ederki geratzen dira.

lunes, 13 de febrero de 2012

IPARRALDERANTZ

Otsailak 13 - Goizeko 8.19ak

sábado, 4 de febrero de 2012

GAUZA GEHIAGO GOIAN

Beste bi gauza egin ditut egun hauetan.
Hasteko bankua, lan neketsua izan da. Obrazkoa da barrutik eta zurezkoa kanpotik. Nahasi nintzen neurri batzuekin eta konpondu behar izan nituen akatsak egina zegoenean, baina beno, hor dago hain dotore.Bigarren gauza apalategia. Alde batetik izozgailua babesten du eta bestetik beste toki bat sortzen du ditugun hamaika gauzak gorde ahal izateko. Hau egiteko osotora 4 lan egun.