Visitas

contador web gratis

Archivo del blog

Laguntzen ez duten lagunak

Nuestra kasa y las kosas ke pasan a su alrededor....
dejanos tu komentario en agarrea.com

miércoles, 29 de febrero de 2012

EPAITZA MARKATZEN

Urtero bezala monteroak Beorburura etorri dira.
Azaroan batzarrean etxeok egurra eskatu genuen. Hemen herrian epaitz esaten diote, euskeraz esaten den bezala, gehienak erdaldunak izanda ere. Hitz asko mantentzen dira euskeratik, seinalea orain dela ez asko herria euskalduna zela.
Aurte sei etxek eskatu dugu epaitz eta horrela egiten da:Aurrena zonaldea aukeratzen da. Normalean aurreko urtekoaren ondoan. Aurten iaz baino pixka bat gertuagotik aterako dugu. Behin erabakita nondik begiratzen da nola banatu eta batez ere nola antolatu ateratzea ahalik eta errezen izateko.

Montero batek esaten du ze zuhaitzak bota behar diren. Beste monteroak neurtzen ditu eta neurriak apuntatzen dira gero kubikatu ahal izateko. Etxe bakoitzari 10 tona inguru ematen zaizkio baina gero normalean adarrak ongi aprobetxatzen direnez gero tona gehiago lortzen dira
.
Aizkora berezi batekin enborrean marka bat egiten zaie eta oinarrian beste bat. Gaineran azken honetan aizkoraren beste aldearekin beste marka bat egiten zaio: GN (Nafar Gobernua). Bigarren marka hau beti utzi behar da agerian, zuhaitza beti honen gainetik moztu behar da. Horrela etorkizunean monteroak etortzen direnean ikuzkatzen duten botatzea ongi egin den eta beste zuhaitzak errespetatu diren.
Spray batekin ere zenbakiekin markatzen dira zuhaitz batzuk errazago ezberdindu ahal izateko epaitz ezberdinak. Monteroek taula batzuk dituzte errazago kubikatu ahal izateko. Batzuk diametroaren arabera altuera kontuan artu gabe, beste batzuk altuera bider diametroa... Ez dira oso zorrotzak baina azkenean esperientzia dute eta normalean asmatzen dute.
Monteroek irizpide kontserbanionista erabiltzen dute. Hau da, mantentzen dituzte zuhaitz sendoenak, trinkoenak, tenteenak eta irizpide hau askotan ez dator bat herriko batzuen irizpidearekin. Goizean zehar eztabaida ugari eman ziren honen inguruan: bota behar da hau, bakarrik meheak markatzen ditugu, handiagoak behar ditugu... Eskerrak monteroak etortzen direla.

No hay comentarios: