Visitas

contador web gratis

Archivo del blog

Laguntzen ez duten lagunak

Nuestra kasa y las kosas ke pasan a su alrededor....
dejanos tu komentario en agarrea.com

domingo, 22 de enero de 2012

5. URTEURRENA

Mertxek, Patxik eta Jonek egun zoragarria prestatu ziguten.
Jende asko hurbildu zen Beorburura eta giro ezinhobean egunaz gozatu genuen.
Mikel gogoan izan genuen batik bat ekitaldi txiki bat eskeini genionean.

martes, 17 de enero de 2012

VENTILACIÓN DE LA SALA DE CALDERAS

Otro paso más de cara a la cédula de habitabilidad.
La sala de caldera tiene ahora dos tubos de 10 cms. que conectan con la terraza.
He tenido que atravesar el muro de arriba de aproximadamente 90-100 cms. Para ello abrí un agujero grande para ir sacando las piedras con la barra de uñas y el percutor (alias terminator)
Después coloqué una rejilla en la terraza y a cerrar otra vez como si no hubiese pasado nada.
¡Menudo palizón!

lunes, 16 de enero de 2012

EGUNA LUZATUZ DOA

Urtarrilean nabarmena da eguna luzatu egin dela, arratsaldetan batez ere.
Goizetan ikusten da nola poliki poliki eguzkia iparralderantz mugitzen ari den.

domingo, 15 de enero de 2012

GOROSTIA

Albertok eta Iranzuk orain dela 15 urte Sorogaindik gorosti batetik adar-aldaxka bat hartu eta landatu egin zuten. Harrez geroztik hazi egin da bere etxearen ondoan iparrera begira zegoen txoko batean, beti beti itzalean. Lore-ontzia txiki geratu zaio eta bazen garaia beste toki batean landatzeko. Non hobeto Agarrea Txikin baino? Opari ederra eta atsegin handiz hartu dut zaintzeko erronka. Behan konposta bota diot eta zuloan sartu baino lehen sustraiak moztu dizkiot sustraitzea errazago egin dezaten. Gorosti hau arra da.

NON DAGO MUNDUA?

Egun askotan behe-lainoak izan dira Iruñerrian eta bailararen bekaldean, baina hemen ez eta naturak horrelako paisai ederrak oparitzen dizkigu.

lunes, 2 de enero de 2012

NEGUKO SOLSTIZIOA

Goizeko 8.42tan atera zen hemendik eguzkia neguko solstizioan.
Ea udakoan ere jeikitzen naizen eta aldea ikusten dugun.