Iaz baratzea arrakasta bat izan zen. Urte osoan zehar jaten ari gara bere fruituak.
Aurten leka gehiago jarri nahi dugu eta horretarako beste bankal berri bat egin dut.
Hau da prozesua:
Lehen egurrak jartzen dira laukizuzena lortzearren. Egurrak gordeta ditugu Eduardok eta biok aspildidanik soroaren txoko batean.
Gero oilategi sarea jartzen da dena estaliz. Helburua da satorrei sartzea ekiditea.
Bi tirak jarrita daudenean "josi" behar dira zirrikiturik ez uzteko. Erdian bridak erabiltzen ditut.
Alboetan iltzeak eta listoiak.
Kepa eta Renata beste bankal batzuk ere ari dira egiten. Loreak, baratzea eta landare aromatikoak jartzeko asmoz. Hiruron artean lur onaren bila joan gara eta bi bidaia egin ditugu. Bat beraientzat eta beste bat guretzat. Oso lur ona dago ezponda horretan orain dela 8 bat urte Fernandok ongarri asko bota zuelako.
Hau da lehenengoa. Gaurkoz ez dugu gehiago ekarri baina 2 gehiago beharko ditudala uste dut.
sábado, 10 de marzo de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario