Visitas

contador web gratis

Laguntzen ez duten lagunak

Nuestra kasa y las kosas ke pasan a su alrededor....
dejanos tu komentario en agarrea.com

domingo, 3 de abril de 2011

GAUZA EZBERDINAK



Badugu porteria berri bat. Sara, Aimar eta Lander poz-pozik daude.


Kanasta ere jarri dugu.

Baina dena ez da jolastea. Hemen ere lan egiten da. Arrastelua eta aitzurra eskuetan prest daude belar hazia ereiteko atera ez den tokietan.Interesa handia jarri zuten Aimarrek eta Sarak. Badago etorkizuna.

Baratza aurrera doa: orain letxuga gehiago jarri ditut. Honez gain tipulak, azak eta porruak.
Badirudi txiki geratuko zaidala tokia baina badut buruan toki gehiago prestatzeko asmoa.

Txesmi eta lagun batzuk guifi.net mobidan sartuta daude. Sare bat antolatzen ari dira bailarean. Hemendik aldameneko bailaretera bidaliko dugu seinalea eta horrela hurrenez hurren ahalik eta kobertura handien estali arte. Aurrerago kontatuko dugu gehiago.
Negua kortan eman ondoren atera ditugu Bambu, Tximista, Maia eta Petra. Lehen Yaki eta Durga sorotik atera genituen. Trianguloan sartu eta ondoren Petra eta Maia Solekin sartu. Arazorik ez. Arratsaldean, ordu batzuk beranduago Tximista eta Bambu. Nahiko urduri zeuden, tiraka jeitsi ziren. Behin aske korrika hasi ziren irrintzika, ostikoka... gustoa ematen zuen ikusteak.

Etxean azken bolada honetan sagutxo asko harrapatzen ari gara. Hona hemen gosarirako bat.

Belarraz gain hirusta erein behar da. Hirustak laguntzen du gero dena ongi estaltzen. Igandean paseo bat eman ondoren, Sagrario animatu zen eta lanean ibili zen tarte batean.

No hay comentarios: