Udaberria iristear zegoen. Zuhaitzak ezin dira landatu ernamuinak esnatu direnean. Larri nenbilen denboraz eta azkenean igande honetan Alfarora joan nintzen berriro.
Eduardori galdetuta eta honek bere lagun bati galdetu ondoren sagarrondo eta udareondo berezi batzuen bila joan nintzen.
3 sagarrando patron M25 eta 3 udareondo patron membrillero landatu ditut.
Txorko altua egin behar izan diet, horrela zailago gertatuko da sustraiak istiltzea. Lurra ezin hobea dute: iaztik gorotza eta gainera errautsak eta ibai ertzeko lurrarekin nahasi dut buztina.
Eduardoren lagunak abuztuan edo irailan etorriko dela esan du eta fruitondoak ongi funtzionatzen duten barietate batzuekin txertatuko ditu.
Noiz hasiko garen fruita jaten, auxkalo!
miércoles, 23 de marzo de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario