3 asteburu ezberdinetan sarreran harresi bat egin dut. Horretarako erabili ditut soberan nituen harriak, batzuk ikaragarri handiak. Ez da bikain geratu baina lehenegoa izateko poz pozik nago emaitzarekin.
Barrutik hodiak sartu dizkiot eta bai nire atetik eta bai kanpoko aldetik horman jarri dudan argi bat piztu daiteke.
Harresiaren mendebaldean 7 gorosti jarri ditugu, oraindik txikiak baina dena ongi joanez gero hemendik 2 edo 3 urtera haizetik babestuko gaituzte etxetik ateratzen garenean, gainera gorostiak zuhaizka ederrak bihurtu daitezke.
Egia esan nahi nuen berak laguntzea modu honetan Agarrea berea ere badela sentiarazten diolako. Sarak landareak hautatu ditu eta jarri ditugu arazo batzuekin lurra-buztina blai zegoelako.
Garain honetan izanda ere zeinen ongi usaintzen duten!
No hay comentarios:
Publicar un comentario