Gaur arratsaldean Ostizeko granja batera joan gara Sara, Aimar, Sagrario eta laurok. Han agure jator batek 8 oilo saldu dizkigu. Kartoizko kaxa batean sartu eta zuzen Beorburura.
Han lastoa jarri diegu kabietan eta askatu ditugu oilategian. Hasieran sorabiatuta zeuden eta ez ziren asko mugitzen. Gainera jende asko geunden ondoan. (belauniko dagoena ez da oilo bat, Guti baizik)
Sarak bere oiloa hautatu eta brida bat ezkerreko hankan jarri diogu markatzeko. Oilo honi Sarak Polli jarri dio izena. Aimarrek beste bat hautatu eta Dagro jarri dio izena. Honek brida eskuinekoan dauka.
Mikel, Ereide eta Maite ere etorri dira eta gainera etxeko hondarrak ekarri dituzte oiloek den-dena jaten baitute.
Oiloak gazteak dira, 5 hilabete eta teorian berehalaxe hasi beharko lirateke arrautzak erruten. Ikusiko dugu noiz egiten dugun gure lehenengo opila.
Poz-pozik daude batzuk maskota berriekin.
martes, 25 de mayo de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario