sábado, 16 de enero de 2010
GAUR PASEOA GURDIAN
Orain dela bi hilabete Lesakarra den Alishekin hasi nintzen Durga "desbrabatzen". Bi astetan behin Beorburura igotzen da eta erakusten dit nola egiten den niretzako erabat berria den tarea hau. Oso atsegina egiten ari zait, gaur adibidez Alishek soka hartuta rantxitoan bira batzuk eman ditut Durgaren gainean nengoelarik. Ondoren bere gurdia prestatu eta biok eta bere behorra mendian barna ibili gara. Goiz hotza, basoa lotan, hezea, grisa baina baita ere ederra. Berasaineraino jeitsi gara ia ia. Lohia, erreka, harriak, adarrak, enborrak, sasiak... den dena zeharkatu du arazorik gabe behorrak eta gu pozik eta paseoaz gozatuz. Hau bizitza! Zertarako gehiago?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario