Visitas

contador web gratis

Archivo del blog

Laguntzen ez duten lagunak

Nuestra kasa y las kosas ke pasan a su alrededor....
dejanos tu komentario en agarrea.com

lunes, 4 de julio de 2011

DATORREN URTERAKO PRESTATZEN


Datorren ikasturtean ez dut ikastolan lan egingo.
Urte osoan jai hartu dut batez ere Lizar zaintzeko. Zenbait egunetan Sagrariok ez du lan egingo eta erabaki dugu goiko pisuari heldu behar diogula.
Jarraitu nahi dugu etorkizunean umeendako toki gehiago izan nahi dugulako.
Hormak bukatu, eskailerak jantzi, obrako armairuak egin, baldosak jarri... hasiko naiz eta ikusiko dugu noraino ematen duen.
Orain udan eskaileretako paretak egingo ditut eta gasoil depositoa bereizi egingo dut eta goiko pisurako ate bat jarriko dut. Zurgina hemen egon zen aurreko egunean eta aholkuak eman zizkidan.
Asurmendin 4,5 palet adreilu, area eta zementua erosi nituen eta dagoeneko balkoian igota dago dena.
Sara eta Aimar ere egon ziren kontrolatzen kamiolariak dena ongi egiten zuen.

No hay comentarios: