Visitas

contador web gratis

Laguntzen ez duten lagunak

Nuestra kasa y las kosas ke pasan a su alrededor....
dejanos tu komentario en agarrea.com

viernes, 9 de septiembre de 2011

ZORIONAK MIKEL



Orain dela gutxi Mikelen urtebetetzea izan zen. Patxik eta Mertxek bazkaltzera gonbidatu gintuzten eta lagun aunitz elkartu ginen Amaiurren.
Zorionak denori.

miércoles, 7 de septiembre de 2011

ARMAIRU BERRIA

Gero eta gauza gehiago dago etxean. Gauzak biltzeko tokia ezinbestekoa bihurtu da eta gure logelan armairu hau egin eta ipini dugu.

viernes, 2 de septiembre de 2011

PELUTXEAK

Gaur kolada berezia.
Sara eta Aimarren pelutxe guztiak.Bilduuu ekaitza dator eta!!

EGURRAREN PROZESUA

Udaberrian zuhaitzak bota eta bidearen ertzean metatu genituen.
Udan lehortzen egon dira eta euria heldu baino lehen Aimar, Kepa, Renata, Fernando eta ni basora joan ginen egurraren bila.
Kepak 7 bidai egin zituen lote osoa baitzuen eta nik 4, nirea Albertorekin batera hartu nuelako.Kartolan igota joan ginen biok.Aimarrek txikienak igotzen lagundu zuen.Traktorra egurra uztera joan zen batean Aimar eta biok animalien bila joan ginen eta epaitondo baten azpian apo hau aurkitu genuen. Badut etorkizunerako laguntzaile fina.
Gero aizkorarekin egurra txikitu eta etxera gerturatu.