Visitas

contador web gratis

Laguntzen ez duten lagunak

Nuestra kasa y las kosas ke pasan a su alrededor....
dejanos tu komentario en agarrea.com

domingo, 13 de febrero de 2011

DURGA IKASTEN ARI DA

Urte bat baino gehiago daramat Durgarekin lanean. 2009ko azaroaren 21ean hain zuzen. Egian esan ez daukat kexarik. oso ongi portatzen ari da. Ez du gauza arrarorik egiten, sokan badoa ahotsaren erritmoak ulertzen eta obeditzen. Alish edo biok bere gainera igotzen garenean ez gaitu bota nahi eta gero eta errezago kasu egiten digu aginduetan.

BARATZA

Hasi naiz aurten baratzarekin. Hortelanoan letxugak jartzen hasteko garaia iritsi dela esan zidaten. Herrian, aldiz, oso goiz dela eta izozteko arriskua dagoela oraindik. Ikusiko dugu. Dena dela 25 jarri ditut eta teorian hemendik 2 hilabetera jateko moduan egongo dira. Bakoitzak 4 zentimo balio du. Ondoren eskarolak, tipulak... eta aurrerago tomateak, lekak, kukubiltxoak, kalabazak, azak eta azaloreak. Aurten gehiena izozteko asmoa daukagu eta datorren urterako Lizarren pureak hortik aterako dira.

lunes, 7 de febrero de 2011

YA FALTA MENOS



Ederra dago Sagrario.
6 hilabete eta erdi ia ia dagoeneko.
Apirilaren 24rako espero dugu Lizar.
Datorren urterako eszedentzia eskatu dut lanean. Badut Lizarrekin egoteko gogo ikaragarria eta aukera daukagunez... zergatik ez? Beste nonbaitetik diru pixka bat atera beharko dugu baina nork dio beldurra zoriontsu bizitzeari? Guk behintzat ez.

ZUHAITZ GEHIAGO LANDATZEN

Atzo, eguraldi ikaragarri ona egiten zuela aprobetxatuz, 15 zuhaitz gehiago landatu genituen.
8 aritz eta 7 astigarro landatu ditugu Conchitak, Eduardok, Kepak eta laurok.
Karatia soroaren iparekialdean daude, Sorotako bidetik gertu eta etorkizunean soroaren muga markatuko dute.
Udan aldizka urestatu beharko ditugu lehor ez daitezen.
Lan neketsua izan zen. Lurra udaz geroztik induskailuak iraulita egonda ere gogorra zegoen eta harri asko kendu behar izan ziren.
Merezi du lana!

sábado, 5 de febrero de 2011

TXIMISTA ETA BAMBU

Tximista eta Bambu hasi gara domatzen Kepa eta biok.
Dagoeneko bi saio egin ditugu. Lehenengoa Alishen laguntzaz eta bigarren gu bakarrik ibili ginen.
Moxalak ezberdinak dira: Tximista txikia eta bizia eta Bambu Durgaren ahizpa aita eta amaren partetik, lasaiagoa baina baita ere izakera bortitzekoa.
Kostatzen zaie rantxitoraino jaistea eta lasaitzea. Paretan lotuta egotea ez dute atsegin eta tiraka eta tiraka egoten dira. Aurreko egunean Bambuk mosketoia apurtu eta ihesari eman zion. Kepa bere atzean joan behar izan zen harrapatzeko bestela hartua zuen etxerako bidea eta ez zuen itzultzeko asmo handirik.
Tximistak nire lehenbiziko ostikoa eman zidan aurreko egunean. Pistaren barruan urduri zegoen, bilatu eta jo egin ninduen albo batean min handirik eman gabe.
Hor uzten dizuet nire aitak grabatutako bideo txiki bat. Tximista hemen nekatuta zegoen jada eta errazago burutzen da lana.