Visitas

contador web gratis

Archivo del blog

Laguntzen ez duten lagunak

Nuestra kasa y las kosas ke pasan a su alrededor....
dejanos tu komentario en agarrea.com

domingo, 21 de noviembre de 2010

HARRESIA, ARGIA ETA LANDAREAK

Beste pauso batzuk egin ditut.
3 asteburu ezberdinetan sarreran harresi bat egin dut. Horretarako erabili ditut soberan nituen harriak, batzuk ikaragarri handiak. Ez da bikain geratu baina lehenegoa izateko poz pozik nago emaitzarekin.
Barrutik hodiak sartu dizkiot eta bai nire atetik eta bai kanpoko aldetik horman jarri dudan argi bat piztu daiteke.
Orain hurrengo pauso aldapa harlauzekin estaltzea izango da eta etxeko sarrera egokitu ranpa bat eginez.
1000w jarri ditut. Etorkizunean Agarrean ere izango dute beste argi bat eta etortzen garenean hobeto ikusiko dugu gure etxerako bidean.
Gaur igandean eguraldia ezin okerragoa zen bana hala eta guztiz ere Sara eta biok landare batzuk landatzera atera gara.
Harresiaren mendebaldean 7 gorosti jarri ditugu, oraindik txikiak baina dena ongi joanez gero hemendik 2 edo 3 urtera haizetik babestuko gaituzte etxetik ateratzen garenean, gainera gorostiak zuhaizka ederrak bihurtu daitezke.
Laguntzaile ezinhobea izan da Sara.
Egia esan nahi nuen berak laguntzea modu honetan Agarrea berea ere badela sentiarazten diolako. Sarak landareak hautatu ditu eta jarri ditugu arazo batzuekin lurra-buztina blai zegoelako.
Egongelako lehio handiaren kanpoan 4 erramu eta 2 izpiliku (lavanda) landatu ditugu.
Garain honetan izanda ere zeinen ongi usaintzen duten!
Horrela geratu da momentuz. Udaberrian kalendula eta beste batzuk jarriko ditugu.

No hay comentarios: