Visitas

contador web gratis

Archivo del blog

Laguntzen ez duten lagunak

Nuestra kasa y las kosas ke pasan a su alrededor....
dejanos tu komentario en agarrea.com

miércoles, 29 de febrero de 2012

EPAITZA MARKATZEN

Urtero bezala monteroak Beorburura etorri dira.
Azaroan batzarrean etxeok egurra eskatu genuen. Hemen herrian epaitz esaten diote, euskeraz esaten den bezala, gehienak erdaldunak izanda ere. Hitz asko mantentzen dira euskeratik, seinalea orain dela ez asko herria euskalduna zela.
Aurte sei etxek eskatu dugu epaitz eta horrela egiten da:Aurrena zonaldea aukeratzen da. Normalean aurreko urtekoaren ondoan. Aurten iaz baino pixka bat gertuagotik aterako dugu. Behin erabakita nondik begiratzen da nola banatu eta batez ere nola antolatu ateratzea ahalik eta errezen izateko.

Montero batek esaten du ze zuhaitzak bota behar diren. Beste monteroak neurtzen ditu eta neurriak apuntatzen dira gero kubikatu ahal izateko. Etxe bakoitzari 10 tona inguru ematen zaizkio baina gero normalean adarrak ongi aprobetxatzen direnez gero tona gehiago lortzen dira
.
Aizkora berezi batekin enborrean marka bat egiten zaie eta oinarrian beste bat. Gaineran azken honetan aizkoraren beste aldearekin beste marka bat egiten zaio: GN (Nafar Gobernua). Bigarren marka hau beti utzi behar da agerian, zuhaitza beti honen gainetik moztu behar da. Horrela etorkizunean monteroak etortzen direnean ikuzkatzen duten botatzea ongi egin den eta beste zuhaitzak errespetatu diren.
Spray batekin ere zenbakiekin markatzen dira zuhaitz batzuk errazago ezberdindu ahal izateko epaitz ezberdinak. Monteroek taula batzuk dituzte errazago kubikatu ahal izateko. Batzuk diametroaren arabera altuera kontuan artu gabe, beste batzuk altuera bider diametroa... Ez dira oso zorrotzak baina azkenean esperientzia dute eta normalean asmatzen dute.
Monteroek irizpide kontserbanionista erabiltzen dute. Hau da, mantentzen dituzte zuhaitz sendoenak, trinkoenak, tenteenak eta irizpide hau askotan ez dator bat herriko batzuen irizpidearekin. Goizean zehar eztabaida ugari eman ziren honen inguruan: bota behar da hau, bakarrik meheak markatzen ditugu, handiagoak behar ditugu... Eskerrak monteroak etortzen direla.

LEHENENGO ALDIA BELARDIAN ETA ZALDIEN GAINEAN

Atzo goizean primeran egoten zen kalean. Haizerik ia ez eta tenperatura goxua, 17º inguru.
Manta atera eta Lizar lurrean jarri genuen. Berehala atera zen mantatik eta kuxkuxeatzera eta ikertzera abiatu zen Lizar. Belarrak hasieran kilimak egiten zizkion eta gero hain gustora.Gero zaldiak hurbildi ziren eta ogia eman ondoren eta Lizar lasaiago zegoenean Durga eta Solen gainean igo nuen. Gustora zegoela zirudien baina 5 zentzuak erne zituen badaezpada. Hasiera ona izan da. Noiz hasiko da ibiltzen?

martes, 28 de febrero de 2012

BARATXURIAK GORA

Izoztuta eta elurrak 2 astez estalita egon ondoren baratxuriak gora ari dira egiten. Batez ere egun eguzkitsu hauetan.

BARANDA JARRITA

Agian 2 baranda hauen lana izan da gehien kostatu zaidana. Hasieratik beldurra nion ekiteari. Zaila da bikain uztea, kalkulo asko egin behar dira eta burutu arte pausoak amaitezinak. Baina zorionez, poliki poliki egin ondoren jarrita dago eta gure ustez bikain geratu da: ederra eta sendoa.Barrote batzuk behean margotu nituen, Lizar superbisorea izanik.

Zuran egindako zuloak disimulatzeko arandelak erabili ditugu. Spray batekin margotu eta itsatsita ederki geratzen dira.

lunes, 13 de febrero de 2012

IPARRALDERANTZ

Otsailak 13 - Goizeko 8.19ak

sábado, 4 de febrero de 2012

GAUZA GEHIAGO GOIAN

Beste bi gauza egin ditut egun hauetan.
Hasteko bankua, lan neketsua izan da. Obrazkoa da barrutik eta zurezkoa kanpotik. Nahasi nintzen neurri batzuekin eta konpondu behar izan nituen akatsak egina zegoenean, baina beno, hor dago hain dotore.Bigarren gauza apalategia. Alde batetik izozgailua babesten du eta bestetik beste toki bat sortzen du ditugun hamaika gauzak gorde ahal izateko. Hau egiteko osotora 4 lan egun.